Anbulatorioko autobus geltokiaren kokalekua aldatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ots. 17a, 09:12

Laudioko Udalak anbulatorioko autobus geltokiaren kokalekua lekuz aldatu du. Hala, hemendik aurrera geltokia Altzarrateko errotondan egongo da, Zumalakarregi etorbidean egon beharrean.

Aldaketa hau dela medio, erabiltzaileek ez dute apenas desberdintasunik nabarituko, baina “erosotasun eta segurtasunean” irabaziko dute, Jon Karla Menoyoren arabera. Izan ere, alkatearen iritziz, geltoki zaharra berria baino leku problematikoagoan kokatuta zegoen.

Horretaz gain, kokalekua aldatzeak Zumalakarregi etorbideko trafikoaren malgutasuna bermatuko du, Menoyok adierazi duenez. Izan ere, geltoki zaharra errepidearen beste aldean kokatutako beste geltoki baten parean zegoen, eta bi geltokietako autobusak aldi berean iristen ziren kasuetan etorbideko trafikoa gelditu egiten zen. Gainera, Menoyok azpimarratu duenez, leku aldaketarekin hiru autorentzako aparkalekua lortu dute.

Beraz, hemendik aurrera anbulatorioko autobus geltokia Altzarrateko errotondan kokatua egongo da, anbulatorioaren lurpeko aparkalekuaren sarreraren alboan. Alkatearen iritziz, kokaleku berri hori aukeratu dute trafikorako oztopo izango ez delako eta orain arte ia erabili gabe zegoen berdegune batean kokatuta dagoelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide