Udal Liburutegiaren erabiltzaile kopuruak gora egin du azken urtean

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ots. 3a, 10:11

Laudioko Udal Liburutegiaren erabiltzaile kopurua handitu egin da 2009tik 2010era bitartean, liburutegiko arduradunek adierazi dutenez. 2010. urtean zehar 296 pertsona egin dira liburutegiko bazkide, 2009an baino 11 gehiago. Horrela, erabiltzaileen kopurua 1844ra igotzen da. Bestalde, bazkideen %59 emakumezkoek osatzen dute eta %23 umeek.

Laudioko Udal Liburutegiaren erabiltzaile kopurua handitu egin da 2009tik 2010era bitartean, liburutegiko arduradunek adierazi dutenez. 2010. urtean zehar 296 pertsona egin dira liburutegiko bazkide, 2009an baino 11 gehiago. Horrela, erabiltzaileen kopurua 1844ra igotzen da. Bestalde, bazkideen %59 emakumezkoek osatzen dute eta %23 umeek.

                Horretaz gain, liburuak maileguan eraman dituzten pertsonen kopurua ere igo egin da. 2010an 813 erabiltzailek eraman zituzten liburuak etxera, iaz baino 134 gehiago.  Bestalde, erabiltzaileek maileguan gaztelerazko 7823 liburu inguru eraman dituzten bitartean, eta euskarazko 940 baino ez dituzte eraman.  

                Gainera, arduradunek ikasketa-aretoaren arrakasta azpimarratu dute. Areto hau funtzionamenduan egon zen 49 egunetan zehar, 1448 pertsona inguru pasatu baitziren bertatik.

Liburu gutxiago

Erabiltzaileen kopuruak gora egin duen bitartean, liburutegiko apaletan pilatzen den materialaren kopurua jaitsi egin da. Izan ere, arduradunen arabera, zahar edo erabilgaitz zeuden 2400 liburu kendu dira eta bilduma osoaren tamaina 19795 dokumentukoa izatera igaro da.

                Dena den, liburuzainek adierazi dutenez, literatura frantziar eta ingeleseko bilduma bana abian jarri dute eta umeentzako liburu-sorta ere handitzen ari dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide