OMNIA da Laudioko auzo-plataforma berria

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urt. 25a, 13:16

Laudioko zenbait eragile sozialek OMNIA auzo-plataforma berria aurkeztu dute komunikabideetan. Plataforma honek hurrengo udal-hauteskundeetara aurkezteko asmoa azaldu du. Baina, Manuel Fuentes Gardeako Auzokideen Elkartearen lehendakariaren hitzetan, “denbora gutxi” daukate aurkezteko erabakia hartu eta beharrezko pausoak emateko. Hala ere, “ilusionaturik eta lan egiteko gogoarekin” daudela adierazi du Fuentesek.

Laudioko zenbait eragile sozialek OMNIA auzo-plataforma berria aurkeztu dute komunikabideetan. Plataforma honek hurrengo udal-hauteskundeetara aurkezteko asmoa azaldu du. Baina, Manuel Fuentes Gardeako Auzokideen Elkartearen lehendakariaren hitzetan, “denbora gutxi” daukate aurkezteko erabakia hartu eta beharrezko pausoak emateko. Hala ere, “ilusionaturik eta lan egiteko gogoarekin” daudela adierazi du Fuentesek.

Plataformaren bultzatzaileek OMNIA “apolitiko” eta “ideologiarik gabeko” proiektu bat bezala definitu dute. Alvario Barrios Berlojatzeneko kidearen arabera, “plataformak ideologiarik izatekotan, parte-hartze herritarrean oinarrituko litzateke”. Izan ere, plataformako kideek adierazi dutenez, OMNIAren helburu nagusiena parte-hartze herritar “erreala” bultzatzea da. Horretarako herriko auzo asanblada, kolektibo eta eragile sozialekin kontaktuan jartzen ari dira, proiektuaren baitan “jende gehiago sartzea” nahi dutelako.

OMNIAako kideek plataforma sortzearen ideia aspalditik zetorrela diote. Alvario Barriosen arabera, Berlojatzen sortu eta gutxira agertu zen plataforma sortzearen aukera. Baina denbora falta zela-eta alboratuta utzi zuten. Orain, aldiz, proiektuari berriz ekin diote, eta hurrengo hauteskundeetara aurkeztuz gero, gutxienez “zinegotzi bat” lortzeko asmoa adierazi dute. Horrela, OMNIAkoek “parte-hartze herritarraren, etikaren, gardentasunaren eta komunikazioaren alde” lan egin nahi dute. Izan ere, euren hitzetan, Laudio hiri desmotibatu bat da, zeinetan “gobernariek ez dioten ezerri kasu egiten”.

Aste honetan zehar beste bilera bat antolatuko dute plataformaren xehetasunak zehazteko eta herriko beste eragile sozialak parte-hartzera bultzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide