Euskara sustatzeko Lekeitioko Santa Katalina itsasargira txangoa antolatu du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urt. 22a, 01:09

Laudioko Udalak txango bat antolatu du Lekeitioko Santa Katalina itsasargira  Sar Ezazu Hanka ekimenaren barruan. 1862. urtean eraikitako itsasargi hori Euskal Herrian bisitatu daitekeen itsasargi bakarra da.

Laudioko Udalak txango bat antolatu du Lekeitioko Santa Katalina itsasargira  Sar Ezazu Hanka ekimenaren barruan. 1862. urtean eraikitako itsasargi hori Euskal Herrian bisitatu daitekeen itsasargi bakarra da. Txangora doazenek eraikina barrutik ikusteko eta bere historia ezagutzeko aukera izango dute, elkarren artean euskara praktikatzearekin batera, hori baita bidaiaren oinarrizko helburua.

            Txangoa hurrengo larunbatean, urtarrilak 29an, egingo da. Bertan parte hartzeko 5 euroko sarrera ordaindu beharra dago. Sarrerak Arrañope tabernan lor daitezke urtarrilaren 26ra arte. Bisitak goiz osoa iraungo du eta parte hartzaileak eguerdirako egongo dira bueltan.

            Sar Ezazu Hanka udaleko euskara sailak antolatzen duen ekimena da, mintza praktika egiteko.

Umeak ere euskaraz

Laudioar txikiek ere izango dute hurrengo larunbata euskaraz igarotzeko aukera, udalak antolatutako Sorgin Zapatuan. Asteburu horretan 5 urtetik gorako umeek euskal disko-festa parte-hartzaile batez gozatu ahal izango dute arratsaldeko bost eta erdietatik. Horretaz gain, askaltzeko aukera ere izango dute haurrek eta, ondoren, iturri-lasterketan, birla jokoan eta hankaluzeetan ibiliko dira arratsaldeko zortziak arte, betiere euskaraz.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide