Laudioko Udalak Gardeako espaloien erreformen prozesuarekin aurrera jarraitzeko asmoa adierazi du. Juanjo Unzaga Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, erreforma berri horiek eskola zaharren pareko zonaldean egingo dira. Besteak beste, espaloiari jarraitasuna ematea, aparkatzeko 15 leku sortzea (horietako bat mugikortasun arazoak dituztenentzat) eta autobusentzako geldiunea hobetzea planteatzen da.
Erreformaren aurrekontua 110.726 eurotan kuantifikatuta dago. Baina zinegotzi jeltzaleak ezin izan du obrentzako hasiera datarik zehatu. Izan ere, “momentuz diseinu teknikoa baino ez dago idatzita” eta “oraindik aprobatzeke dago”, Unzagak esan duenez. Erreforma hori legegintzaldi honetan zehar Nerbioiaren bi aldeetan gauzatu diren obrei batuko litzaieke.