San Joaneko errekaren biderapenerako lanak datorren urtean hasi litezke

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urt. 12a, 10:59

Laudioko hirigunera jaisten den San Joaneko errekaren  biderapenerako lanei 2012. urtean eman ahalko litzaieke hasiera. Juanjo Unzaga Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, proiektu horretarako diru bat erreserbatuko da 2011ko aurrekontuetatik, Eusko Jaurlaritzako Uren Departamentuaren eskutik. Hala ere, Unzagak aitortu duenez, “oraindik ez dakigu erreserbatutako kantitatea zenbatekoa izango den”.

Laudioko hirigunera jaisten den San Joaneko errekaren  biderapenerako lanei 2012. urtean eman ahalko litzaieke hasiera. Juanjo Unzaga Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, proiektu horretarako diru bat erreserbatuko da 2011ko aurrekontuetatik, Eusko Jaurlaritzako Uren Departamentuaren eskutik. Hala ere, Unzagak aitortu duenez, “oraindik ez dakigu erreserbatutako kantitatea zenbatekoa izango den”.

            Horretaz gain, zinegotziak gaineratu du proiektuaren diseinuaren ezaugarri ugari zehazteke daudela. Izan ere, Udalak proiekturako hainbat proposamen helarazi dizkio Uren Departamentuari. Proposamen horietako bat Zumalakarregi etorbideko zubiaren arketaren altxatzea izango litzateke, zabor-bilketa pneumatikoaren ibilbidea ez oztopatzeko. Beste proposamen bat errekaren bi aldeetan eraiki nahi diren bidegorrietako baten eraikitzea bertan behera uztea izango litzateke, horrela lursail pribatuekiko eragina txikiagoa izan dadin.

            Amaitzeko, Unzagak adierazi du Uren Departamentuak idatzitako hitzarmenaren zain daudela. Hitzarmen horretan Udalaren eta Uren Departamentuaren proiektu honekiko elkarlana zehaztuko da. Zinegotziak azaldu duenez, udalaren parte hartzea “gestio kontuetan” izango da batez ere.  

            Proiektu honen aurrekontua 1,9 milioi eurokoa da. Helburu nagusia errekaren irregulartasun eta biraketa bortitzak leuntzea da, horrela euriteak daudenean errekak izan ditzakeen gainezkaldiak ekiditeko. Besteak beste, errekaren zabalera hamabi metrora handitzea planteatzen da.  

             Errekak Kunkullu zonaldetik Nerbioi ibaira arte egiten duen ibilbidea biltzen du proiektuak.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide