Herritarrengan birziklatzeko ohitura errotzeko gida aurkeztu du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urt. 6a, 06:51

Laudioko Udalak zabor edukiontzien erabilera egokia sustatzeko gida praktiko bat banatu du herriko etxeetan. Gida honen helburua zabor-edukiontzi bakoitzean zein motatako materialak bota daitezkeen zehaztea da. Plastikoetatik piletara, elementu bakoitza non utzi behar den azaltzen du.

Laudioko Udalak zabor edukiontzien erabilera egokia sustatzeko gida praktiko bat banatu du herriko etxeetan. Gida honen helburua zabor-edukiontzi bakoitzean zein motatako materialak bota daitezkeen zehaztea da. Plastikoetatik piletara, elementu bakoitza non utzi behar den azaltzen du.

Aurrekoaz gain, herriko zabor-automatikoaren sistemaren inguruko informazioa ere ematen du gidak. Sistema hau 2 urte daramatza herrian funtzionamenduan eta jende askok zaborra okerreko edukiontzian sartzen jarraitzen du, Juango Unzaga ingurugiro zinegotziak adierazi duenez, nahiz eta orokorrean herritarrek sistema berriarekin ondo moldatzen diren.

Horretaz gain, udalak herrian hondakinen edukiontzi alternatibo bat dagoela gogorarazten du gidan, birziklatu ezin daitezkeen elementuentzako.

Udalak adierazi duenez, hau ez da Laudion atera den birziklapenaren inguruko gidaliburu bakarra baina bai osatuena. Gida euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da eta dagoneko 7000 ale baino gehiago banatu dira herriko postontzietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide