Latiorroko tunelaren obrak atzeratu egin dira

Txabi Alvarado Bañares 2010ko abe. 22a, 09:15

Laudioko Udalak trenbidea azpitik zeharkatzen duen Latiorroko tunelean egiten ari diren obren bukaera-epea atzeratzea erabaki du. Obra hauek tunelean dauden barrera arkitektoniko ugari konpontzea dute helburu eta E Planaren 1.716.866 euroko diru-laguntzarekin finantzatua izan da. Baina, nahiz eta gobernu zentralak jarritako baldintzetako bat urte bukaerarako obrak bukatuta egotea izan, Jon Karla Menoyo Laudioko alkatearen hitzetan, “ekimen honen zailtasun eta konplexutasunak hilabete honetarako amaitua egotea ezinezkoa bilakatuko du”.

Laudioko Udalak trenbidea azpitik zeharkatzen duen Latiorroko tunelean egiten ari diren obren bukaera-epea atzeratzea erabaki du. Obra hauek tunelean dauden barrera arkitektoniko ugari konpontzea dute helburu eta E Planaren 1.716.866 euroko diru-laguntzarekin finantzatua izan da. Baina, nahiz eta gobernu zentralak jarritako baldintzetako bat urte bukaerarako obrak bukatuta egotea izan, Jon Karla Menoyo Laudioko alkatearen hitzetan, “ekimen honen zailtasun eta konplexutasunak hilabete honetarako amaitua egotea ezinezkoa bilakatuko du”. Hala, amaitze-epea martxora arte luzatzea erabaki du udalak. Alkatearen hitzetan, Gobernuaren Arabako Ordezkariordea den Gloria Sanchezek aste honetan obretara eginiko bisitaldian epea luzatzea “justifikatua dagoela konprobatu ahal izan du” eta, horrela, ez da arazorik egongo. Udalak dioenez, Latiorroko tunelaren obrek bertan dauden hainbat barrera arkitektoniko kentzea dute helburu, horrela bidezkoen erosotasuna bermatuz. Horretarako eskailera mekanikoak, igogailua, hall zabal bat eta goialdean kokatuta egongo den parking bat eraikitzen dabiltza. Horretaz gain, tunelean segurtasun-kamerak instalatuko dira. Izan ere, tunela puntu beltz moduan sartu du Laudioko emakumeen kolektiboak Hiri Debekatuaren Mapan, pasabidearen estutasun eta iluminazio eskasa dela eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide