Saharar kanpalekuetara egindako bidaiaren kronika

Txabi Alvarado Bañares 2010ko abe. 16a, 10:18

Duela bi aste Laudio Ikastolako zenbait ikasle eta ikasle ohi Argeliara abiatu ginen Saharar errefuxiatuen kanpalekuak bisitatzera. Bertan astebete eman genuen bertako familiekin elkarbizitzan saharar herriaren borroka hurbilagotik ezagutu eta elkartasun mezu bat helarazteko asmoarekin.

Hegazkina abenduaren 2an hartu genuen Loiun. Bertako aireportuan Tindoufeko kanpalekuetara zihoan jende askorekin bildu ginen:udan Saharako umeak etxean hartzen dituzten familiekin, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin eta abarrekin.

Duela bi aste Laudio Ikastolako zenbait ikasle eta ikasle ohi Argeliara abiatu ginen Saharar errefuxiatuen kanpalekuak bisitatzera. Bertan astebete eman genuen bertako familiekin elkarbizitzan saharar herriaren borroka hurbilagotik ezagutu eta elkartasun mezu bat helarazteko asmoarekin.

Hegazkina abenduaren 2an hartu genuen Loiun. Bertako aireportuan Tindoufeko kanpalekuetara zihoan jende askorekin bildu ginen:udan Saharako umeak etxean hartzen dituzten familiekin, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin eta abarrekin.

Hegaldiek zeramaten atzerapena zela-eta ordu batzuk itxaroten eman ondoren, azkenean lortu genuen gure bidaiari hasiera ematea. Guztira bi hegazkin abiatu ziren gau hartan Loiutik Afrikarantz. Gu lehenengoan joan ginen eta Tindoufeko aireportu militarrera iristean ordu batzuk egon behar izan ginen han bigarren hegaldiko kideei itxaroten. Hurrengo eguneko egunkari batzuetan bidaiari askoren maletak Loiun geratu zirela aipatu zen. Zorionez, guri ez zitzaigun ekipajeko ezer galdu.

Bi hegaldietako jendea batu bezain laster, kanpalekuetara abiatu ginen autobusez. Hasiera batean Bukra-a herrira joatekoak ginen arren, azkenean Angala izeneko alboko herri batera abiatu ginen. Udaletxearen parean utzi gintuen autobusak eta bertan jaso gintuzten familiek.

Ostiraleko goiz osoa familiekin eman genuen. Arratsaldean, indarrak berriturik, alboko herri batean eraikitzen ari ziren nekazaritza eskola bat bisitatu genuen, hurrengo asteartean inauguratuko zutena. Bertaraino egin beharreko bidaia nahiko luzea bazen ere, ibilbide osoan zehar dozenaka haur izan genituen guri konpainia egiten, bai familiakoak eta bai guztiz ezezagunak zitzaizkigunak ere. Itzuleran, aldiz, gaua gainera erori zitzaigun ustekabean, eta ume horien inguruarekiko ezagutza nahitaezkoa egin zitzaigun etxeetara itzultzeko.

Hurrengo egunetan hainbat ekintza eta bisitaldi egin genituen. Besteak beste, Errepublika Arabiar Demokratiko Saharauiaren parlamentua, dunak edota Erresistentzia Nazionalaren museoa bisitatu genituen, bai eta ospitale nazionala edo inguruko herrietako zenbait eskola ere.

Horretaz gain, aipatzekoa da igandetik asteartera herrian antolatu zen kultura jaialdia. Igande goizean zehar nazio mailako desfile jendetsu bat ikusteko aukera izan genuen eta hurrengo gaueetan hainbat musika eta dantza ikuskizunez gozatu ahal izan genuen herrian bertan.

Bukra-a eskola ere behin baino gehiagotan bisitatu genuen, bertako eraikin batzuk margoztu eta liburutegi baten eraketari hasiera emateko, huraxe baitzen ikastolako eta udaleko diru-laguntzekin abian jarri nahi genuen proiektua.

Familiarekin bizi izandako bizipenak ere oso aberasgarriak izan ziren, eurekin ematen baikenuen egunaren zati handiena: umeekin jolasten, tea edaten, hitz egiten… eta itzulerarako autobusa hartzean agurrak nahiko gogorrak suertatu ziren askorentzat. Ahal bezain pronto itzultzeko asmoarekin iritsi ginen Laudiora.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide