"Zinea eta emakumea" zikloa abian

Txabi Alvarado Bañares 2010ko aza. 10a, 17:01

Udaleko Berdintasun Arloak "Zinea eta Emakumea" zikloaren 4. edizioa antolatu du. Ziklo honen barruan, emakumearen inguruko hainbat ikuspuntu jorratzen dituzten hainbat film proiektatzen ari dira. Proiekzio guztiak Udal Lanbide Heziketa Eskolan  egiten ari dira  eta sarrera doakoa da.

Udaleko Berdintasun Arloak "Zinea eta Emakumea" zikloaren 4. edizioa antolatu du. Ziklo honen barruan, emakumearen inguruko hainbat ikuspuntu jorratzen dituzten hainbat film proiektatzen ari dira. Proiekzio guztiak Udal Lanbide Heziketa Eskolan  egiten ari dira  eta sarrera doakoa da.

            Pasa den bi astetan laudioarrek Precious eta La Luna en tí filmak ikusteko aukera izan dute. Aste honetan, berriz, 80 egunean pelikula ikusi ahal izango da ostegunean arratsaldeko sei eta erdietan. Euskaraz grabaturiko film honek bi emakume edadeturen arteko maitasun istorioa du ardatz.

            Hurrengo asteko azaroaren 18an Mamá esta en la peluqueria proiektatuko da, hainbat familia arazori aurre egin behar dion emakume baten nondik norakoak kontatzen dituen filma. Emanaldia ordu berean izango da.

            Una palabra tuyarekin emango zaio bukaera zikloari, bi emakume kale-garbitzaileren bizitza kontatzen duen filma. Azken emanaldi hau azaroaren 25ean izango da arratsaldeko zortzietan  Solastiar Emakumeen Elkartearen eskutik. Ondoren ikusitakoaren inguruko zine-foruma egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide