Aiarako Ikasle Abertzaleek Ikasle Egun txikia antolatu dute Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2010ko urr. 26a, 16:33

Amurrion ospatuko den Ikasle Egunerako aste baten faltan, Aiarako Ikasle Abertzaleek ikasle egun txikia antolatu dute Laudion larunbat honetarako, urriaren 30erako.
          Amurrion azaroaren 6an egingo den aldarrikapen-ospakizunaren  aurrekari gisa, hainbat ekintza antolatu dituzte herrian zehar. Lehenengoa arratsaldeko zortzietako kontzentrazioa izango dugu, ondoren  bederatzietan afaria izango da.

          Gaueko hamar terdietarako antolatua dagoen ekitaldi politikoaren ostean,  hainbat talderen kontzertuak ikusteko parada egongo da Gaztetxean. Bertaratu egiten den oro Apurtu arte, Itxaropen Zikina, Ametsgaizto eta Kopia Barata taldeen emanaldiez gozatu ahal izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide