Herrikadak taldeak bere lehen diskoa argitaratuko du

Txabi Alvarado Bañares 2010ko urr. 28a, 09:07

Aiaraldeko Herrikadak musika taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du datozen asteetan, taldeko kideek adierazi dutenaren arabera.

Aiaraldeko Herrikadak musika taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du datozen asteetan, taldeko kideek adierazi dutenaren arabera.

Herrikadak punk eta ska musikak jorratzen dituen taldea da. 2009ko udaberrian sortu zen Aiaraldeko gazte batzuen eskutik. Bizpairu hilabete entsaiatu ondoren, aurten lehenengo kontzertua eskaini zuten Maulen, uztail partean. Ondoren Laudioko jaietan jo zuten, txosnetan. Handik aurrera eta gaur egun arte beste hainbat txokotan entzunak izan dira, hala nola Urduñan, Amurrion, San Joan Astobitzakoan, edota aurtengo Laudioko jaietan, euren lehen urteurrenaren ospakizunean.

Hasiera batean, gehienbat, 80. hamarkadako taldeen bertsioak jotzen bazituzten ere, laster hasi ziren euren kanta propioak konposatzen. Horrela sortu ziren AHTrik ez! edo Etxetik joan zinen bezalako abestiak, apurka-apurka jarraitzaileak izatera iritsi direnak. Pasa den udaberrian, aldiz, Urduñako 12. gazte egunaren kanta egin zuten FTF Street Band eta Itxaropen Zikina taldeen laguntzarekin.

Aurreko guztia dela-eta, euren orain arteko ibilbidea islatuko duen diska kaleratzear daude. Diska horretan  eurek konposatutako bederatzi kantu bilduko dituzte, tartean aipatu ditugunak.

Herrikadak taldearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide