Udalbiltzaren aldeko Laudioko taldeak kontzentrazio baterako deialdia luzatu du. Ekitaldia bihar egingo da, urriaren 22an, ostirala, herriko plazan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.
“Udalbiltza aske!” lelopean “plaza betetzeko” gonbitea luzatu egiten diete antolatzaileek laudiotarrei. Ekitaldian lema hori idatzita izango duen pankarta bat eramango da.
Bihar Laudion egingo dena Udalbiltzaren auziaren harira Euskal Herri osoan egiten ari diren elkartasun-ekintzen adibide bat baino ez da. Azken hilabeteotan ugariak izan dira Udalbiltzaren alde egindako kontzentrazio, manifestazio zein adierazpenak.