Ehunka lagun bildu dira Berlojatzen elkarteak deituriko kontzentrazioan

Txabi Alvarado Bañares 2010ko urr. 15a, 09:44

Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Berlojatzen elkarteak deituriko kontzentrazioan, udalari  hiri-antolamendurako plan nagusiak agintzen dituen etxe-eraisteen aurrean konpromisoak har ditzan eskatzeko.

Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Berlojatzen elkarteak deituriko kontzentrazioan, udalari  hiri-antolamendurako plan nagusiak agintzen dituen etxe-eraisteen aurrean konpromisoak har ditzan eskatzeko.

2009ko azaroan, Aretako etxe arrosan dauden  80 etxebizitzetako eta Doctor Fléming eta  José Arrúe kaleetan dauden 30 pisuetako bizilagunak euren etxeak eraitsiak izateko arriskuan zeudela konturatu ziren prentsan agertutako albiste bati esker. Izan ere, etxe horiek ibaiarekiko duten hurbiltasunak ez ditu Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziaren exigentziak betetzen.

Arazoaz konturatutakoan, auzokideek udalera jo zuten euren etxebizitzen eraistea gauzatzean non berlojatuko zituzten esan ziezaieten. Baina udalak emandako informazioa guztiz zehaztugabea iruditu zitzaien, ez zuelako non ezta noiz berlojatuko zituzten zehazten, bitartean euren etxebizitzak antolamendutik kanpo geratzen zirelarik.

           Horregatik, arazoarengatik kaltetutako auzokideek Berlojatzen elkartea sortu zuten, udalaren aurrean euren eskubideak defendatzeko. Azken hilabete hauek gainontzeko herritarrei arazoaz informatzera eta udalarekin akordio batera iristen saiatzera dedikatu dituzte.

Hasiera ibaiaren ibilbidean aldaketaren bat egitea soluziobide bezala aurkeztu bazen ere, plan hau oso garestia zela erabaki zen. Horregatik, eraikuntzen eraisketa nahiatezkoa dela ikusita, berlojapenen inguruan konpromiso sakonak har ditzan eskatu diote auzokideek udalari, atzoko kontzentrazioan ikusi ahal izan zen bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide