Laudioko Ganbegi Hockey taldea Euskadiko Belar Hockey Koparen txapelketatik kanporatua gertatu da iragan larunbatean Gardeako udal zelaian jasan zuen porrotaren ondorioz. Laudioarrek Santo Tomás Lizeoaren aurka jokatu zuten eta txapelketan jarraitzeko irabaztera behartuta zeuden.
Aiaraldeko taldeak ondo jokatu zuen partidu osoan zehar, baina, lehenengo gola eurek lortu egin zuten arren, aurreratzeko izan zituzten aukerak ez zituzten behar bezala baliatu eta 2 eta 3ko markagailu batekin geratu ziren.
Hori dela eta, datorren denboraldian Ganbegiko jokalariek bigarren mailan jokatu behar izango dute.