Atzo ospatu zen Euskal Jaia Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2010ko ira. 26a, 19:02

Larunbat honetan Euskararen Eguna ospatu da Laudion. Goizeko hamar eta erdietatik hasita jende andana hurbiltzen hasi da Iluntze taberna ingurura, bertan eman baitzaie hasiera Jai Koordinakundeak egun honetarako prestatu egin dituen ekintzei. Hala, hamaiketan, bertan bildutako 120 pertsona inguru Landaluze kaletik gora abiatu dira, Larrazabal eta inguruko hainbat baserritan zehar bisita gidatu bat egiteko asmoz.

Larunbat honetan Euskararen Eguna ospatu da Laudion. Goizeko hamar eta erdietatik hasita jende andana hurbiltzen hasi da Iluntze taberna ingurura, bertan eman baitzaie hasiera Jai Koordinakundeak egun honetarako prestatu egin dituen ekintzei. Hala, hamaiketan, bertan bildutako 120 pertsona inguru Landaluze kaletik gora abiatu dira, Larrazabal eta inguruko hainbat baserritan zehar bisita gidatu bat egiteko asmoz. Tarteka euria bota badu ere, parte-hartzaileek proposatutako ibilbidea bukatu dute, gero San Joan ermitaren arkupeetan bazkaria egiteko.

Bien bitartean, Laudioko kaleetan barrena udalak antolatutako jai-egitarauari eman zaio hasiera. Goizeko hamaiketatik hasita, txistulari eta trikitilariak erdiguneko kaleetan zehar aritu dira, elizako arkupean artisau feriari hasiera eman zaion bitartean. Bertara hurbildu denak artisauen azalpenak jasotzeko aukera izan du.

Leku berean, hamabi eta erdiak aldera, behinolako alkatea hautatzeko prozesuaren antzezpena egin da. Horren ostean tabernaz taberna ibili den kantaldia hasi da. Horren ostean ohiko bazkaria egon da elizaren arkupean.

Arratsalde partean giroak bizi-bizi eutsi dio. San Joanen bazkaldu dutenek Dantza Plaza ikuskizunaz gozatu dute eta herrian zeudenek, berriz, Patxi Perezekin dantzatu ahal izan dute Aldaikoerreka plazan .

Aurreko bi ekitaldiak amaituta, laudioarrek parrandari jarraipena eman diote, bai Udalak antolatutako fanfarrea eta kalejirekin, bai Jai Koordinakundeak proposatu duen trikipoteoarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide