Pasaden abuztuaren 25ean, Laudioko jaietako Berakatz egunean, MadeInLaudio ikusentzunezko proiektuaz gozatzeko aukera izan zuten gaueko hammarrak aldera Herriko Plazara hurbildu ziren guztiek. Laudioko hainabt kolektibo eta banakok batera egindako lanaren emaitza dugu Pirulo Txou ikuskizunaren egileek sortutako MadeInLaudio. Proiektu honen helburua herritarren sormena piztea izan zen eta horretarako aurkezpenen bidez elkarloturiko hainbat bideo, antzerki eta taula ikuskizun labur aurkeztu egin ziren. Ikusleen harrera beroa izan zen, eserita matendu hala zutitu ez zekitelarik. Ekimenaren arrakasta ikusirik, antolatzaileek ikuskizuna hurrengo urteetan zehar errepikatzeko asmoa azaldu egin zuten. Hortaz gain, ekitaldia bideoz grabatu zuten, etorkizun hurbil batean editatzeko asmoarekin.
Argazkiak: ANE ORTEGA
Argazki-bilduma ikusteko: http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624817921574/show/