Laudioko jaien bigarren zatia hastear dago

Txabi Alvarado Bañares 2010ko abu. 24a, 21:29

Laudioko jaien bigarren zatia hastear dago. Bihartik aurrera, herrira bertaratzen diren guztiek beste bost jai egunez gozatu ahal izango dute, aste bateko geldialdiaren ostean.

Laudioko jaien bigarren zatia hastear dago. Bihartik aurrera, herrira bertaratzen diren guztiek beste bost jai egunez gozatu ahal izango dute, aste bateko geldialdiaren ostean.

Berakatz egunarekin emango zaio hasiera jaien bigarren zati honi eta, berakatzbazkariaz gain, beste hainbat ekintza burutuko dira egun horretan. Hala nola Erdizka Lauetan taldeak animaturiko dantzaldia edota, gau partean, MadeInLaudio ikusentzunezko proiektua.

Abuztuaren 26a, aldiz, Koadrilen eguna ospatuko da, koadrilen ohiko bazkariarekin eta Zoroak Inkurtul Taldeak antolaturiko Herri Kirolak Extreme lehiaketarekin.

Hurrengo egunean, aldiz, Baserritar eguna izango da herrian, goizean goiz abian jartzen den baserri produktuen azokarekin. Ondoren, eta beste ekintza askoren artean, Versen eta Herrikadak taldeen kontzertuak egongo dira txoznagunean. 

Ondoren Odoloste eguna iritsiko da, ohiko odoloste afariarekin eta Akerbeltz taldeak antolaturiko kantzoltzilo eta kulero lasterketarekin.

Abuztuaren 29, jaien azken eguna izateaz gain, aurten egun historiko bilkatuko da, Kofradeen bazkarian emakumeen parte-hartzea onartuko den lehenengo aldia izango baita. Jaien amaiera, aldiz, ordu batzuk geroago gauzatuko da, Errokeren txakurraren erretzearekin, gaueko hamabiak aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide