Arabako Foru Aldundiak Lamuza Parkearen mantentzea eta berritzea burutzeko planarekin aurrera jarraitzeko eskatu dio Laudioko Udalari. Foru Aldundiak azpimarratu duenez, parke hau, herriko inguru ezberdinen arteko loturagune moduan funtzionatzeaz gain, Arabako bigarren monumentu-gune garrantzitsuena ere bada. Horrek, kontserbatzea eta hobetzea beharrezkoagoa bihurtzen du.
Horretarako plan berezia onetsi egin da, parkea berritzeko orduan erabiliko diren irizpideak abian jarri ahal izateko. Irizpide hauek lehenago egindako ideia-lehiaketaren irabazle gertatu zen enpresak jarriko ditu.
Besteak beste, planaren helburua lorategien zainketa eta berritzea edota bertako eraikuntzei erabilera berriak bilatzea da, horrela parkeak herriko zonalde ezberdinen lotura gisa duen papera hobetuz.