Laudioko institutuaren izena aldatu egin dute

Txabi Alvarado Bañares 2010ko uzt. 14a, 00:45

Iragan astean, eta eskola-komunitate osoaren oniritziarekin, Laudioko institutuaren izena aldatu egin zen. Laudioko Bigarren hezkuntzako Aiala Kantzelaria-Gregorio Marañon Institutua izena oso luze eta korapilatsua dela argudiatuta, hemendik aurrera zentroa Laudio Bigarren Hezkuntza Institutua bezala izendatu egingo da.

Iragan astean, eta eskola-komunitate osoaren oniritziarekin, Laudioko institutuaren izena aldatu egin zen. Laudioko Bigarren hezkuntzako Aiala Kantzelaria-Gregorio Marañon Institutua izena oso luze eta korapilatsua dela argudiatuta, hemendik aurrera zentroa Laudio Bigarren Hezkuntza Institutua bezala izendatu egingo da.

            Ikasketa zentro hau 1953-54. kurtsoan jaio egin zen Aiala Kantzelaria izenarekin. Garai hartan industria eta meatze modalitateak jorratzen zituen lan-institutua zen. Hamarkada batzuk geroago, 1997-98. kurtsoan zehazki, Ugarteko Gregorio Marañon Lanbide Heziketako Institutuarekin batu egin zen, horrela aldatu berri duen izen luzearekin berrizendatu zelarik.

            Baina izen-aldaketa honek ez du zentroak orain arte eskaini egin duen hezkuntza eskaintzan inolako aldaketarik ekarriko. Eta hala, antzinako Aiala Kantzelariaren Zumalakarregi etorbideko eraikinean D.B.H eta Batxilergoko klaseak ematen jarraituko dira Ugarteko Gregorio Marañonen eraikuntzan karakterizazio, ile-apaindegi eta estetikaren inguruko hainbat formazio-ziklo eskaintzen diren bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide