Laudio onddoen hiriburu bat bilakatuko da udazken honetan

Txabi Alvarado Bañares 2010ko uzt. 6a, 10:43

Aurten urte berezia izango da Laudioko Mikologia Elkartearentzat. Izan ere, hurrengo urrian elkartea sortu zenetik 30 urte beteko dira eta hori ospatzeko kideek hainbat ekintza berezi prestatu egingo dituzte.

Aurten urte berezia izango da Laudioko Mikologia Elkartearentzat. Izan ere, hurrengo urrian elkartea sortu zenetik 30 urte beteko dira eta hori ospatzeko kideek hainbat ekintza berezi prestatu egingo dituzte.

            Izan ere, aste mikologikoaren XXX. edizioa burutzeaz gain, Laudion XI. Mikotopaketa antolatu egingo dute.  Azken hau 600 kide inguru dituen “Mikolist” foroaren  urteroko bilera da eta Laudioko Mikologiako hainbat lagun foroan parte hartzen dutenez, aurten bilera hori Laudion ospatzea erabaki dute.

            Bi ospakizunak urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean ospatuko dira. Egun guzti horietan zehar animatzen denak ziza eta onddoen inguruko hainbat ekintzatan parte hartu ahal izango du. Beste gauza askoren artean, erakusketez, mendi irteerez, ikus-entzunezkoez, sukaldaritza lehiaketez eta dastatzez gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

            Egitaraua oraindik ixteke dagoen arren, jada baieztatuta dauden ekintzak Laudio onddoen hiriburu bilakatuko dela pentsarazten dute, zazpi egunetarako  izango ez baldin bada ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide