San Pedropeko arrakastatsuak atzo Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2010ko uzt. 4a, 18:13

Atzo, Ekainaren 3an, jende ugari bildu zen Laudioko herriko plazan, bakoitzak bere jaietako koadrilaren jantzia soinean zeramalarik. Izan ere, larunbat honetan, San Pedropekoak izan dira herrian, eta hori ospatzeko Jaien Aldeko Koordinakundeak hainbat ekintza antolatu izan ditu.

Atzo, Ekainaren 3an, jende ugari bildu zen Laudioko herriko plazan, bakoitzak bere jaietako koadrilaren jantzia soinean zeramalarik. Izan ere, larunbat honetan, San Pedropekoak izan dira herrian, eta hori ospatzeko Jaien Aldeko Koordinakundeak hainbat ekintza antolatu izan ditu.

            Horrela, Herriko plazan antolaturiko koadrilen arteko Sukalki lehiaketarekin eman zitzaion hasiera jaiari goizeko bederatzietatik aurrera. Parte hartzaileek gisatu bana prestatu behar zuten; eta, 13:30etararte sukaldatzen egon ondoren, irabazleen izenak jakin ahal izan ziren. Lehenengo postua Basastoak koadrilaren kide multzo batek eskuratu zuen, bigarren postuarekin Zoroak taldeko lagunak geratu egin ziren   eta hirugarren saria Zintzarriak koadrilak lortu egin zuen. Sari banaketaren ostean, eta lehiaketara aurkeztutako janaria baliatuz, koadrilen arteko bazkaria burutu egin zen; eta bertsoek arratsaldeko lehenengo orduak  animatu egin zituzten.

            Ondoren, goizeko seiak aldera, herri guztia alaitu egin zuen kalejira abiarazi egin zen. Eta zeru grisaren ezinegona eta zirimiriaren irregulartasuna ez ziren oztopo izan herriko gazteek (eta ez hain gazteek) tabernaz taberna antolaturiko dantza eta jolasez goza zezaten. Ordu pare bat geroago, kalejira plazara itzuli zen berriz non koadrilek aulkien jolasaren bertsio erraldoi batean jolasteko aukera izan zuten.

            Antolatzaileak pozik agertu ziren egunak izandako harrerarekin. Nahiz eta lehenengo edizioek izan ohi dituzten arazoak izan, kuadriletako jende askok parte hartu zutela adierazi zuten eta baita hurrengo urteetan zehar ospakizuna errepikatzeko gogoa erakutsi ere.

            Egitarau ofizialari gaueko ordu-batetan eman zitzaion amaiera, Izargi taldearen erromeriaren bukaerarekin. Baina giroak aurrera jarraitu egin zuen, Laudioko kaleetan barrena, tabernaz taberna, gau osoan zehar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide