Laudioko kofradiak emakumeak onartuko ditu

Txabi Alvarado Bañares 2010ko eka. 28a, 00:14

Larunbat honetan, Ekainak 26, Laudioko Done Erroke kofradiako kideek herriko jaietako azken egunean antolatzen duten bazkarian Kofradiako kide diren emakumezkoek parte hartzea onartu egin dute. Orain arte, eta 1599. urtetik, emakumezkoek ekitaldi horretan parte hartzea galarazita zeukaten.

Larunbat honetan, Ekainak 26, Laudioko Done Erroke kofradiako kideek herriko jaietako azken egunean antolatzen duten bazkarian Kofradiako kide diren emakumezkoek parte hartzea onartu egin dute. Orain arte, eta 1599. urtetik, emakumezkoek ekitaldi horretan parte hartzea galarazita zeukaten.

Gehinego zabal batek onartu du erabakia: bozketan parte hartu duten kofradeen %78k baino gehiagok emakumeen parte-hartzearen alde agertu baitira. Dena den, oso kofrade gutxi bertaratu dira larunbat honetako bilerara; guztira 400 izanik, 112  kidek baino ez baitute bozketan parte hartu.

Bozketa 2008ko abuztuan sortutako polemika bizia du ardatz, Laudioko herritar batek kofradiaren emakumeenganako diskriminazioa Arartekoaren aurrean salatu egin zuenean. Orduz geroztik ugariak izan dira Kofradiari emakumezkoak onar ditzala eskatu dioten erakunde zein pertsonak, tartean Iñigo Lamarca (Euskadiko herriaren defendatzailea) edota Emakunde eta Laudioko Udala.

Pasa den urteko abuztuan, Kofradiak txosten juridiko bat eskatu egin zuen, zeinean Kofradiaren jarrera legala zela eta, edozein kasutan, azken erabakia apezpikuak hartu behar zuela adierazten zen, hura baita kofradia bezalako erakunde erlijioso baten aginte gorena. Pasa den hilabetean, Gasteizko gotzaina Miguel Asurmendik gutun bat bidali zion elkarteari,  emakumeak bazkarian onartzeko eskatuz. Horrek guztiak eragin handia izan du larunbateko bilera honetan.

Beraz, hemendik aurrera kofradiako kide diren 14 emakumeek abuztuko azken igandean egiten den bazkarian parte hartu ahal izango dute, gainontzeko beste kofradeekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide