Laudioko taxi gidariek herriko taxi araubidearen funtzionamendu eza salatu egin dute udalean

Txabi Alvarado Bañares 2010ko eka. 30a, 13:37

Astelehen honetan Laudioko Udalean egin den plenoan parte hartu duten herriko taxi gidariek ibilgailu hauen erabileraren araubidea betetzen ez dela salatu dute alkatearen aurrean.

Pasa den urteko urrian Laudion dabiltzan taxientzako araubide bat atera zen udalean, non baimenik gabeko taxilarien edota, baimen bakarra izanik, auto bat baino gehiago erabiltzen duten gidarien erregulazio, mugapen eta zigortzea handitu egiten zen. Ordenantza hori jarri zenetik, ordea, gauzak ez direla aldatu azaldu dute plenora bertaratutako zortzi taxilariek.

Besteak beste, gau eta egun aritzeko lizentzia bakarrarekin bost taxi gidatzera irits daitezkeen gidariak ezagutzen dituztela esan zuten taxilariek eta baita ere, salaketak jarri dituzten arren, egoerak berdin jarraitzen duela; horrek lizentziarekin lan egiten dutenei kalte egiten diela azpimarratu dute.

Bere aldetik, Laudioko alkate Jon Karla Menoyok araubidearen funtzionamendua defenditu egin du eta taxilarien salaketen aurrean eta arau-hauste horiek gertatzen direla egiaztatzeko frogak beharrezkoak direla azpimarratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide