Politburó: "Daukagun plan estrategikoa dirua galtzean eta ondo pasatzean datza"

Txabi Alvarado Bañares 2010ko eka. 27a, 12:40

 

“Politburó Recording Fiasco”  Laudioko lagun batzuek garatutako ekimen diskografiko alternatiboa dugu. Orain dela bizpahiru urte hasi egin ziren diskoak editatzen eta dagoeneko Aiaraldeako hainbat musika talderen lanak argitaratu egin dituzte, eta dagoeneko proiektu berriak dituzte buruan.

 Lehenengo eta behin, esan ahalko zenigukete zer den Politburó Recording Fiasco?

 

“Politburó Recording Fiasco”  Laudioko lagun batzuek garatutako ekimen diskografiko alternatiboa dugu. Orain dela bizpahiru urte hasi egin ziren diskoak editatzen eta dagoeneko Aiaraldeako hainbat musika talderen lanak argitaratu egin dituzte, eta dagoeneko proiektu berriak dituzte buruan.

 Lehenengo eta behin, esan ahalko zenigukete zer den Politburó Recording Fiasco?

 Aitor: Beno, izenburuak jada aurkeztu egiten gure proiektu diskografikoa: nahiko kaotikoa eta dirua galtzeko modu atsegina da. Batik bat Laudioko taldeak, guri gustatzen zaizkigun Laudioko musika taldeak beraien musika plastikozko kutzako formatuan izan dezaten sortutako proiektua.

Urko: Ba hori da bai. Gure helburua zera da: guk gustuko dugun disko bat argitaratzea eta disko horrekin lortutako dirua beste disko bat ateratzeko erabiltzea. Hori da, azkenean, zigiluarekin daukagun gure helburua.

Aitor: Eta, batik bat, gu mugitzen garen giroan disko edo proiektu horiek mugitzea, batik bat arlo antikomertzialetan eta baita Laudioko beste zenbait giroetan ere.

Noiz hasi zineten zuen proiektu hau gauzatzen?

Urko: Proiektua Laudioko talde baten kantak argitaratzeko sortu egin zen. Laudioko talde hori Politburó taldea zen. Orduan zerbait egiteko proposatu genien eta horrela Politburó eta hasiera batean Politburó eta Criatura taldeen arteko singlea argitaratu genuen.

 Aitor: Baina, dena den, proiektua nahiko gauza espontaneoa da eta berez hiruzpalau lagunek osatzen dugu. Espontaneoki atera zen zigilua, espontaneoki atera genuen Politburó-ren diska…zeren berez talde horretan gutako batek abesten zuen. Eta gero, talde horren ibilbidea bukatu egin zenean Igor Arzuagaren (Laudioko musikaria) Mara proiektua gustatzen zitzaigula eta gure ekarpen txikiarekin berari laguntzea gustatuko litzaigukeela ikusi genuen, eta orduz geroztik bere bi disko atera ditugu. Baina, berez, ez daukagu inolako “plan estrategikorik” Politburó Recording Fiascoko kideen artean. Beno, bai, daukagun plan estrategikoa, lehen esan bezala, dirua galtzea eta ondo pasatzea da.

 Eta daukazuen filosofia horrekin, lizentziarik edo erabiltzen al duzue? Nola mugitu egiten dira legalki zuek ateratako diskak?

 Aitor:  Berez puntu hau ez dugu gure artean inoiz landu. Eta nire uztez ez dugu inoiz landu gauza bat argi dugulako: ateratzen ditugun diskoak ez dira gureak, taldearenak dira; eta, bestalde, taldeek dituzten eskubideak ez dira batere komertzialak. Ez dugu inoiz Creative Commonsen lizentziaren kontua landu. Izan ere, gure uztez, Creative Commonsena lizentzia bat baino adierazpen bat da, egilearen konpromiso bat, legalki pisu handiegirik ez duena. Horregatik ez zaigu guri lizentzia hori hartzea bururatu, konpromiso interesgarria izan arren, legalki pisu gutxi duelako. Guk erabiltzen duguna askoz errazagoa da. Diskoa ateratzeko lantegira joaten zarenean, depositu legala sortze derrigorrezkoa da eta bertan adierazten da norena den diskoaren jabego intelektuala. Gure kasuetan egilearen izenean jarri egiten dugu jabego intelektuala, baina kasu askotan, egileak SGAEarekin zerbait egina badu, jabegoa beste norbaiten izenean jarri egiten dugu. Baina, horretaz gain, lantegian ez baduzu ezer adierazten, diskoko abestiak automatikoki SGAEk erregistratu egiten ditu. Horregatik, diskoarekin lantegira joan baino lehen paper bat bete egiten dugu SGAErekin inolako harremanik izan nahi ez dugula adieraziz eta horrela ez dugu ez SGAE ez beste inorekin harremanik edukitzen.

Horrela, diska linbo definitu-ezin batean mugitzen da, baina linbo ez-komertzial batean. Hori baita, momentuz, daukagun funtzionatzeko modua.

 Eta, etorkizun hurbil baterako proiekturik buruan?

 Urko: Oraintxe genbiltzan horren inguruan hizketan. Baliteke Mararen hirugarren diskoa noizbait ikustea. Baina oraindik ez daukagu guztiz argi.

 Aitor: Izan ere, Marak (Igor Arzuagak) disko pila bat egiten ditu urtero; eta horregatik zaila da Mararen hirugarren diskoa zein izango den erabakitzea. Eta, bestalde, beste gauza bat komentatzen geunden.

 Urko: Bai. Baliteke Laudioko beste talde bati gure laguntza eskaintzea. Baina ez dago oso argi.

 Aitor: Ez dago oso argi. Baina gustatuko litzaiguke, zentsu batean gure lagunak direlako, “Al Infierno en Goitibera” taldeari ekarpenen bat egitea.  

 Urko: Azken batean, lan batean sartzen garenean dugun helburua lan horrekin lortutako dirua berrinbertitzea eta horrela secula seculorum jarraitzea. Baina hori gaur egun egitea oso zaila da gastuak nahiko altuak baitira eta gero, guzti hori errekuperatzea nahiko zaila da.

 Aitor: Ez da oso errealista. Baina beno, lortutako dirua beste disko batean erabiltzea gustatzen zaigu. Eta, ziur ez dakigun arren, segur aski Mararen disko berri bat izango dugu laster eta, agian, “Al infierno en Goitiberak” diskoaren bat atera ezkero, bertan lagunduko genuke, era batean edo bestean.

 Informazio gehiago: www.myspace.com/politburorecordingfiasco  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide