San Joan Astobitzako jaiak ez du etenik

Txabi Alvarado Bañares 2010ko eka. 25a, 09:39

Abian dira jada San Joan Astobitzako jaiak. Uda hasieran ospatzen den festa honen egiatrauaren lehenbiziko ekitaldiak orain dela astebete burutu baitziren Larrazabaleko San Joan ermitaren alboan kokaturik dagoen bolatokian. Bertan larunbat goizera arte luzatu zen bola txapelketaz gozatzeko aukera egon zen.

Abian dira jada San Joan Astobitzako jaiak. Uda hasieran ospatzen den festa honen egiatrauaren lehenbiziko ekitaldiak orain dela astebete burutu baitziren Larrazabaleko San Joan ermitaren alboan kokaturik dagoen bolatokian. Bertan larunbat goizera arte luzatu zen bola txapelketaz gozatzeko aukera egon zen.

Baina, txapelketa hau kenduz gero, pasa den asteazkenera arte itxaron behar izango genuke jaiari hasiera emateko. Gainera, egutegiaren kapritxoengatik edo, aurten festaren mamia izan ohi den San Joan sua lehenego egunean burutu da, herenegun hain zuzen ere.

Arratsaldeko zazpietan hasi zen San Joan ermitaren inguruan giroa sortzen. Bertan, jada goian zeuden umeek Kirikiño aisiladi taldearen jolas eta tailerrekin jolastu ahal izan ziren. Arratsaldeak apurka-apurka gauari lekua uzten zion bitartean, gero eta jende gehiago hasi zen bertan kokatutako txoznen inguruan biltzen, eta, urtero bezala, aurten ere ikusi behar izan ditugu jai hauetan ezinbesteko bilakatu diren taloak eskuratzeko ilara amaigabeak.

Gaueko hamar eta erdiak inguruan, Laudioko herriko plazatik zetozen zanpantzarren soinuek bertaratutakoen arreta berenganatu zuten, eta hauek txosnen eremura iritsi bezain pronto, zelaiaren inguruan zegoen egur-pilari su eman zioten antolatzaileek, hau minutu eskas batean suzko mendi bilakatu zelarik. Su hori ederto baliatu zuten bertaratutako gazteek, bertan erre baitzituzten kurtsoan zehar pilatutako apunte guztiak. Ondoren, suzko mendia errauts bilakatzen hasi zenean, jendeak Dantza plazarekin gerria mugitzeko aukera izan zuen, goizeko ordu txikietara arte.

Baina, nahiz eta festa honen epizentroa, San Joan sua, jada iragana izan, ekintza gehiago ospatzekoak dira aste honen amaiera bitartean.

Gaur esaterako, gaueko hamarretan hasita, San Joan ermitaren inguruan Herrikadak taldearen kontzertua eta Izargi taldearen erromeria burutzekoak dira. Eta bihar, arratsaldeko lauretatik aurrera, mus txapelketaz, krosaz, San Roke Musika Bandaren kalejiraz, Akerbeltz taldearen erromeriaz eta Drindots taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

Jaiari igande goizean emango zaio bukaera, egun hartarako prestatuak dauden hainbat ekintzekin. Hala nola mendi ibiladiarekin, herri kirolekin edota ziza dastatzearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide