aiaraldea.eus

PIli eta Fontso dispertsioaren biktima laudioarren oroimenez hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio
PIli eta Fontso dispertsioaren biktima laudioarren oroimenez hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Uztailaren 1ean 20 urte beteko diraPili Arzuaga eta Fontso Isasi laudioarrek, Ourenseko gartzelan preso zegoen Maribi Ramila (alaba eta laguna) bisitatzera zihoazela bizitza  galdu zutela. Euskal preso politikoen sakabanaketak eragindako lehenengo biktimak izan ziren bi laudioarrak.

20 urte beranduago, hainbat herritar eta senidek zenbait ekitaldi antolatu dituzte gertakizun beltz horiek gogoratu eta sakabanaketa politika indarrean dagoela salatzeko. Hartara, Fontso Isasik keramikan egindako lanen erakusketa ireki dute Lamuza elizako krsitalezko Etxean. Erakusketa hau zabalik egongo da datorren ekainaren 26ra bitarte, arratsaldeko 18etatik 20etara.

Larunbatena sakabanaketaren aurkako ekitaldia

Pili eta Fontsoren heriotzak oroitu eta sakabanaketak gaur egun ere eragiten duen sufrimendua salatzeko ekitaldiak antolatu dituzte larunbaterako. Eguerdiko 12etatik 14etara enkartelada jarraitu bat egingo sa Herriko enparantzan; bai eta grafitti, keramika  eta serigrafia tailerrak ere. Berta, propio prestatutako ikusentzunezkoaren proiekzioa burutuko da ere.

Arratsaldean ordea, 20etatik aurrera, oroitza, aitortza eta salaketa ekitaldia egingo da herriko plazan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa