Laudiotarrek Folk jaialdi batez udari ongietorria egin diote

Txabi Alvarado Bañares 2010ko eka. 20a, 13:03

Negu gorriak udari lekua uzten hasten dionean, ohikoa da, batez ere zeltiar kulturako herrialdeetab, beroaren eta eguzkiaren etorreraren omenezko jaiak ospatzea; udako solstizioaren ospakizunak, hain zuzen ere. Eta badirudi, Laudio bezalako herri industrializatu batek iparraldeko herri txiki tradizionalekin antzekotasun ageririk ez duen arren, hemengo udalak nahiko barneratua duela ekain partean festa hau antolatze. Izan ere, ez da urteko egun hauetan gurera zeltiar sustraidun taldeak etortzen zaizkigun lehenengo aldia.

Negu gorriak udari lekua uzten hasten dionean, ohikoa da, batez ere zeltiar kulturako herrialdeetab, beroaren eta eguzkiaren etorreraren omenezko jaiak ospatzea; udako solstizioaren ospakizunak, hain zuzen ere. Eta badirudi, Laudio bezalako herri industrializatu batek iparraldeko herri txiki tradizionalekin antzekotasun ageririk ez duen arren, hemengo udalak nahiko barneratua duela ekain partean festa hau antolatze. Izan ere, ez da urteko egun hauetan gurera zeltiar sustraidun taldeak etortzen zaizkigun lehenengo aldia. Gainera, aste hauetan ospatzen ari diren edo jada burutu diren Junifest edota Galiziarren egunarekin topo egin du udalak antolaturiko folk jaialdi honek.

            Horrela, ostiral honetan Aldaiko plazan gaueko bederatzietatik aurrera Galizia edota Eskoziako musikak nahasten dituzten bi talderen presentziaz gozatu ahal izan dugu:

            Alde batetik, Laudioko Nahasiak taldearen kontzertua entzuteko aukera egon da. Talde honek, bere izenari ohore eginez edo, ez du gaitadun edota txiruladun soinuak soilik erabiltzen. Instrumentu horiez gain, beraien abestietan gitarrak duen presentzia ere azpimarratzekoa da, horrela musika tradizionala eguneratzeko ahalegina egiten dutelarik.

            Beste aldetik, Valladolideko Divertimento Folk taldearen musika entzun ahal izan dugu. Sei kidez osaturiko talde honek hainbat musika iturritik edan egiten du eta horrela sortu egiten dituzte dagoeneko hainbat sari irabazi dituzten kantak.

            Iragan astean Euskal Herri osoan izan genuen euritearen azken arrastoak ez dira oztopo izan bi taldeek taxuz jo eta bertaratu izan garenok beraiekin goza izan dezagun. Eta gaur jada ez du euririk egiten, eta zeruaren urdina geroz eta ageriago bilakatzen ari da, negua atzean utzi dugun seinale.

Nahasiak talderaen inguruko informazio gehiago: www.nahasiak.tk

Divertimento Folk taldearen inguruko informazio gehiago: www.divertimentofolk.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide