Jendez lepo Santa Luziako aurtengo lehen erromeria

Txabi Alvarado Bañares 2010ko mai. 24a, 19:33

Gaur, maiatzak 24, jende andana bildu da Laudioko Ermuko Santa Luzia elizaren inguruan urtetik urtera ospatzen den erromerian parte hartzeko asmoz. Goizeko lehen orduetatik hasi dira mendigoizaleak Ermu ingurura igotzen hainbat mendetako tradizioari jarraiki, bai oinez Leziagako pistatik edo Lusurbeilandako bidexketatik, bai eta jubilatu taldeak ere udaletxeak ezarririko autobus zerbitzuen bitartez.

Gaur, maiatzak 24, jende andana bildu da Laudioko Ermuko Santa Luzia elizaren inguruan urtetik urtera ospatzen den erromerian parte hartzeko asmoz. Goizeko lehen orduetatik hasi dira mendigoizaleak Ermu ingurura igotzen hainbat mendetako tradizioari jarraiki, bai oinez Leziagako pistatik edo Lusurbeilandako bidexketatik, bai eta jubilatu taldeak ere udaletxeak ezarririko autobus zerbitzuen bitartez. Baina izan dira baita aurreko egunetik Santa Luziara igotako zenbait gazte ausart ere, eliza inguruko larreetan kanping dendetan gaua pasa dutenak.

Modu batean zein bestean, giro ezinhobea aurkitu dute bertara hurreraturiko mendigoizaleek, izan ere, eguerdi partera Kirikinok haurrentzako zenbait ekintza burutu ditu, eta adin guztientzako dantzaldia eta meza izan dira. Leku horretan bertan ezarririko txoznan zerbait edateko aukera izan dute nagusiek ere. Atsedena hartu eta bazkalostean, arratsaldeko lauak aldera, etxeko txikiek Ukelele jaunaren showa deituriko pailazo-emanaldiaz gozatzeko beta ere izan dute.

Argi dago aurtengo Santa Luziak aurreko urteetan izandako jarraipenari darraiola; gainera, gaur joateko aukera izan ez dutenek datorren igandeko errepikapenera joatea izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide