Etxeko lanetan gizonak trebatzeko ikastaroa hasi da

Txabi Alvarado Bañares 2010ko mai. 19a, 15:58

Atzo, Maiatzak  18, asteartea, gizonezkoentzako etxeko lanen inguruko ikastaroa hasi zen Laudion. Arratsaldeko zazpietan eman zitzaion hasiera Laudioko Udalak antolaturiko ikastaro honi Euskal Gastronomi museoan eta, tokiari ohore egiteko edo, bertaratu zirenek sardina beteak nola sukaldatu ikasteko aukera izan zuten. Izan ere, sukaldaritza eta nutrizioaren arloak izango dira etxeko eta familia lanetan gizonen parte-hartzea handitzea helburu duen kurtso honetan gehien nabarmenduko direnak.

Atzo, Maiatzak  18, asteartea, gizonezkoentzako etxeko lanen inguruko ikastaroa hasi zen Laudion. Arratsaldeko zazpietan eman zitzaion hasiera Laudioko Udalak antolaturiko ikastaro honi Euskal Gastronomi museoan eta, tokiari ohore egiteko edo, bertaratu zirenek sardina beteak nola sukaldatu ikasteko aukera izan zuten. Izan ere, sukaldaritza eta nutrizioaren arloak izango dira etxeko eta familia lanetan gizonen parte-hartzea handitzea helburu duen kurtso honetan gehien nabarmenduko direnak. Baina, bazkaria prestatzen ikasteaz gain, tailerrera apuntatutakoek josketa eta lisaketaren inguruko nondik norakoak argitzeko parada izango dute; azken bi arlo hauei, hurrenez hurren, 2 eta  klase bana eskainiko zaizkielarik.

Guztira bi ordu  eta erdiko hamar klase izango dituzte, astearte eta ostegunero, datorren ekainaren 17ra arte. Eta, atzo behintzat, parte-hartzaileek atsegin handiz jaso izan zituzten monitorearen argibideak, konfiantzazko giro parte-hartzaile bat sortuz, giro ezinhobea mendeetan zehar emakumeen betebeharra bezala kontsideratua izan dena ikasi eta praktikara eramateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide