Hurrengo Maiatzaren 19an, Laudioko eskoletako ikasleek aukera aparta izango dute herriko alkatearekin, Jon Karla Menoiorekin, bildu eta biodibertsitatearen inguruan dituzten kezka, zalantza eta proposamenak adierazteko.
Goizeko hamar eta erdietan hasiko da aparteko batzar hauxe. Bertan, hasteko, ikasleek Galemysek (Udaletxeak kontratatutako kontsultariak) prestaturiko dokumentua irakurriko dute, zeinean kurtso honetan zehar landu duten biodibertsitatearen gaiaren inguruan ditutzen kezka, proposamen eta eskakizunak laburbildu egingo diren.
Horren ostean, alkateak ikasleek egindako lanaren inguruko iritzia helaraziko die hauei eta gaiari begira hartuko dituen konpromisoak zehaztuko ditu. Ondoren, Jon Karla aparteko batzar honetara hurbildutako guztien galdera eta proposamenak entzuteko prest egongo da. Esperientzia polita ikasturte osoan zehar gaiaren inguruan hausnartzen egon diren ikasleentzat.