Iragan maiatzaren 7an Laudioko gazteek aukera aparta izan zuten sukaldaritzaren munduan barneratzeko, Laudioko udalak Euskal Gastronomi Museoan antolatu zuen gazteentzako pintxo-ikastaroari esker. Hirietako alde-zaharretan urrearen truke lor daitezkeen jaki hauek nola prestatu eta sukaldatzen ikasi ahal izan zuten ostiralean arratsaldeko seiak inguruan Euskal Gastronomi museora hurbildu ziren gazteek eta ez hain gazteek. Bertan bi ordu eman zituzten pintxoak sukaldatzen zebiltzan adituen instrukzio eta aholkuak aditzen. Hurrengo egunean, goizeko hamaiketatik ordubatera, ikastaroari bukaera eman zioten.
Hau ez Gastronomi Museoan antolatu ohi den ekintza bakarra. Urtean zehar publikoari zabalduriko beste hainbat ekimen burutu egiten dira; hala nola helduentzako sukaldaritza-ikastaroak, dastaketak, eta, albiste honi lotuta, gazteentzako sukaldaritza ikastaroak.