Larunbatean, lamiak eta sorginak Basalarrinan bildu dira!

Txabi Alvarado Bañares 2010ko mai. 9a, 19:08

Urte hasieratik, Larunbatak Laudioko txikientzako egun paregabeak bihurtu dira Udalak herriko hainbat elkarterekin batera Otsailean abian jarri zuen Sorgin Zapatuak bezala iragarritako proiektuaren bitartez. Ekimen honen asmoa umeen artean ikasgeletatik kanpoko euskararen erabilera bultzatzea da eta horretarako hilabeteak daramatzate larunbatero 3 eta 12 urte inguruko neska-mutilentzako ekintzak antolatzen, betiere euskaraz. Ekintza horiek gauzatzeko Zizki-mizki jolas-parkeaz, Kultur-etxeko ludotekaz eta Basalarrina kultur-elkarteko egoitzaz baliatu egiten dira.

            Azken honetan burutu egin da larunbat honetako Sorgin zapatua. Horretarako, ikuskizun+askari+tailer eskema jarraitu egin dute. Hasteko, haurrek lami eta gizaki baten arteko laguntasun istorioarekin gozatzeko aukera izan zuten, Txotxongilo talde beteranoaren “Erreka Mari” obraren partez. Enkarni Genuak eta Manolo Gómezek 1971an sortu zuten txontxongilo konpainia dugu hauxe, data hartatik familia guztiarentzako zuzendutako ikuskizun, ipuin eta disko mordoa atera dituztelarik. Umeen parte-hartzea beharrezko izan zen Martin artzainaren eta Erreka Mari lamiaren abenturak aurrera jarrai zezan, eta txotxongiloen eta eszenatokiaren sinpletasuna ez ziren oztopo izan jada klasiko bat bilakatu den ipuin honen magia kutsatzeko.

Naturarekiko eta ezberdina denarekiko errespetua bultzatzen duen obra hau ikustatu ostean, Basalarrinara hurbildu ziren haur guztiek Kirikiño aisialdi taldeak antolatutako askari eta tailerrekin eman zioten amaiera Sorgin zapatu honi. Baina datozen larunbatak ere antzeko ekintza euskaldunak eginez igaro ahal izango dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide