"Vamos a Gardea...", Ruperto Urkijoren kantak zioen bezala

Txabi Alvarado Bañares 2010ko mai. 2a, 14:30

Aurten, urtero bezala, Laudioko Gardea auzoko jaiak ospatu dira, gardearrek, beste hainbat urtetan jazo izan den bezala, euriaren presentzia sufritu behar izan duten arren.

Aurten, urtero bezala, Laudioko Gardea auzoko jaiak ospatu dira, gardearrek, beste hainbat urtetan jazo izan den bezala, euriaren presentzia sufritu behar izan duten arren.

Maiatzaren 1ean, larunbata, hasi ziren ofizialki aurtengo Santa Kurutzeko jaiak goizeko bederatzietan Lankaietako Lagunak musikari-taldeak antolaturiko kalejirarekin. Horren ostean, hamar eta erdiak aldera, Herriaren pilota elkartearen eskutik eskolarteko pilota txapelketa izan zen ikusgai. Emakumeen arteko gomazko paleta pratiduak ere izan zituzten ikusgai bertara hurreratzea izan zuten guztiek. Dena den, frontoi mundua atsegin ez zuenak ere gozatzeko aukera izan zuen, izan ere, trikitilariek Santa Kurutzeko basezilarainoko kalejira bat antolatu zuten Irukurutzeta kalean zehar, nahiz eta giro metereologikoak asko lagundu ez, bertokoen gozagarri izan zena. Goizeko hamaiketan, On Jesus Gardeako apaizak meza eman zuen ermitan, jarraian suziria bota zen jaiei hasiera emateko eta lehentxeago bertara hurreratutako kalejirak atzera buelta eman zuen Gizarte Etxera itzultzeko xedez.

Etxeko txikiek ere jai hauetaz disfrutatzeko parada ezin hobea izan zuten, izan ere, Gardeako kultur guneko sarreran Kirikiño kultur elkarteak haurrentzako tailerrak antolatu baitzituen, behintzat euren gurasoek pote batzuk lasai hartu ahal zitzaten. Eta arratsalde partera jada, Galtzagorri jai taldearen eskutik Laudioko buruhandi guztiak Gardearaino jaitsi ziren haur bihurrien atzetik korrika ibiltzera. Buruhandi maltzurren maskurikadetatik alde egin ostean umeek atseden apurtxo bat izateko aukera izan zuten, Gizarte Etxean burututako Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizunarekin. Azkenik, egunari merezitako bukaera emateko gaztetxoek txokolate bero eta goxoa dastatzeko parada izan zuten arratsaldeko zazpiak aldera.

Baina ez zen dena txikientzat bideraturik egon, noski. Arratsaldeko seietan nagusien arteko paleta-lehiaketa eta eskuz binakako txapelketak izan ziren ikusgai Gizarte Etxe ondoko frontoian, eta kirolak bukatutakoan bertara hurbilduriko nagusiek Socrates taldeak antolaturiko berbenaz gozatu ahal izan zuten Gizarte Etxean bertan.

Beraz, badakizue, jaiek irauten duten artean plan ezinhobea daukazue. Ruperto Urkixoren kantak zioen bezala Vamos a Gardea…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide