aiaraldea.eus

Kale-inkesta: Zer nolakoak iruditu zaizkizu Laudioko Jaiak?

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio
Erroketxu txakurraren erreketa baino minutu batzuk lehenago kalera atera ginen herritarrei Laudioko Jaiak ze nolakoak iruditu zaizkien galdezka.
None

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola Erantzuna | #1

Gauzak argi: txosnetara udalak kontzertu bakarra eraman zuen (o'funkillo). Gainontzekoak (eta hori ere hein batetan, egunean eskatzen duen prestakuntzagatik) Txosna Batzordeak landutako ikuskizunak izan ziren. Txosnak guztientzat irekita daude, eta akaso garagardoa edota lurreko harriak gorroto ditzakegu, baina behintzat aukera bat dira azpiegituraz baliatuz bertan kontzertu bat ikusteko. Apostu hori kontzertu bakarrerako eskenatokia ez jartzearren egin zen, ulertuta dudanez. Erabaki egokia, dirua ez botatzeko. Hala ere, egia da gustagarriagoa litzatekeela aukera aniztasuna, baina mugak bistakoak dira, batzuk ekonomikoak, beste batzuk imajinatiboak, eta azkeneko batzuk, baina ez gutxiengoak, aurreiritziak (guztiz zilegiak; ez doa inorentzat bereziki zuzendua).

Dena dela ere, positiboki ulertuta, elkarrekintzarako espazio baten aldarria nabarmentzen da, edota jaiak parte hartzearen bidez eraikitzekoa. Bide horretan, aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa