Gabriel Arestik protagonismo handia izan du Laudion ospatzen ari den Euskararen nazioarteko egunaren egitarauari dagokionez. Bere inguruan hitzaldia, solasaldia edo dokumental emanaldia antolatu ez ezik, omenaldia ere prestatu dute. Bertan Gabriel Arestiren alargunak eta alabak parte hartu zuten. Udal ordezkariek Gabriel Arestiren senideak omendu zituzten eta horren ondoren "Gabrielen lekua" antzezlana ikusteko aukera egon zen, Udal Lanbide Heziketa Eskolako areto nagusian. Lan horren atzean euskal artista talde bat dago, Andoni Egaña eta Rafa Rueda besteak beste.
Argazkiak: Aitor Burgoa