Lamuza Parkearen historia: Juan Carlos Navarroren hitzaldiaren irudiak

Erredakzioa 2014ko mar. 12a, 09:44

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak hitzaldia antolatu zuen atzo eta Juan Carlos Navarro historialari lauidoarrak parkearen bilakaera azaldu zuen. Estanislao de Urquijo y Landalucek erosi baino lehen nolakoak ziren inguruneak erakutsi zuen eta markesaren lanek nola eraldatu zuten argitu zuen Navarrok. Jende ugari hurbildu zen hitzaldira eta argazki bilduman ikus daitezke Juan Carlos Navarrok erabilitako irudi gehienak. XVIII. mendeko planoak, Alfonso XIII. erregearen presentzia jasotzen dituzten argazkiak eta parkearen eraikin ezberdinak partekatu ditu historialari laudioarrak.

Argazkiak: Juan Carlos Navarro (biltzailea)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide