Asteburu osoko egitaraua eskaini du Laudioko Gazte Asanbladak, gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko. Xabi Basterraren kontzertuarekin hasi zen programa, ostiralean. Larunbat goizean Munduko I. Makarroi Txapelketa egon zen, eta arratsaldean hainbat tailerrek bete zuten Aldai plaza. Sarkor, Lehiotikan eta Moonshine Wagon taldeen kontzertuekin amaitu zen eguna.
Igandean, berriz, Uluka talde akustikoak jo zuen gaztetxean, urteurrenaren ospakizunari amaiera emanez.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares