Haitzulo Barri eta Iluntze tabernak izan dira Laudioko Ibilbide Mikologikoaren VII. edizioaren garaileak. Pintxo mikologiko hoberenaren saria irabazi du lehenak, “HAITZULeton” pintxoarekin. Bigarren tabernak, berriz, kazolatxo hoberenaren saria eskuratu du baporean eginiko patata eta zizadun solomoarekin. Kontsumitzaileen botoen bidez hautatu dira bi garaileak.
APILLetik nabarmendu dute aurten igo egin dela parte hartzea: 22 tabernek hartu dute parte eta 21 pintxo eta 12 kazolatxo aurkeztu dira guztira.
Ostiralean entregatu ziren sariak, Zubiko Etxean. Igandean, aldiz, Perretxikoen Sailkapena egin zen, herriko plazan, Mikologia Asteari amaiera emanez.
ArgazkiaK: Txomin Egiluz eta APILL