Laudioko Aldaiko Irristaketa KT eta Lautxirrinka KK taldeek seigarren Patin Eguna antolatu zuten urriaren 30ean. Antolatutako ibilbideetan 150 bat pertsonak parte hartu zuten. Goizaren bigarren parteak jarraitzaile piloa elkartu zuen Aldai plazan erakustaldiak ikusteko.
Alde batetik, irristaketa artistikoko erakustaldia gauzatu zen. Beste aldetik, Bilbo Bladers taldeak irristaldi erasokorraren erakustaldia eskaini zuen. Jai egunari bukaera emateko irristaketan espezializatutako Ipar Roller dendaren, Komunik-en, Kon-en eta Dorrea Jatetxearen eskutik luzatutako sari oparien zozketa egin zen.
Argazkiak: Lorea Galnares, Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea