Ehunka txirrindulari elkartu ziren Laudion Nazioarteko Ziklokrosean lehiatzeko. Larunbateko goizean Ugarteko plaza bete zuten eta Ellakuriko zirkuitua. Adin eta jatorri ugariko kirolarien artean eskualdekoek ere lortu zituzten emaitza positiboak. Besteak beste, Iosu Isasi master 40 kategorian gailendu zen.
Argazkiak: Aitor Burgoa