Atzo Asasam elkarteak erakusketa inauguratu zuen Laudioko Kultura Etxean, urriaren 10ean Buru Osasunaren Nazioarteko eguna baita. Jose Montes, Juan Pablo Alvaro eta Jose Ramon Agirrezabal artisten lanak ikusgai egongo dira.
Inaugurazioan Asasamek aldarrikatu zuen gizartea anitza dela eta pertsona guztiak hartu behar direla aintzat. Ildo horretatik, gogoratu zuten gizarte ongizatean aurrerapenak egin direla, baina arreta eta zaintza ez direla nahikoak eta inbertsioak egin behar dituztela zerbitzu publikoek.