Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoko Diputatuak eta bere kideak, Ana María del Valek, aurkeztu dituzte gaur Musika-Etxean egindako lanak.
Guztira 1,2 milioi euro inbertitu dituzte eta ia urtebete behar izan dute. 750 metro karratuko azalera dauka orain eraikinak eta 3 solairu. Guztiak gardenak dira, herritarrek erabilera erabaki arte. Jatorrizko eskailera kendu dute eta bere ordez igogailua eraiki, eta gainera, zenbait ate itxi eta beste batzuk jarri dituzte. Bestalde, sistema geotermikoa gehitu dute.
Kasinoa
Horrez gain, Kasinoaren konponketa esleituko du bihar Arabako Foru Aldundiak. 916.327 euroko aurrekontua dauka horretarako eta asmoa da zaharberritze zientifikoa egikaritzea, plano originalak baliatuta.