Asteleheneko Laudioko udal osoko bilkuran onartu zuten Batzalarrin kalea izendatzea Pio XII. ordez.
EH Bilduk eta EAJk horren alde bozkatu zuten argudiatuta Pio XII. Aita Santua naziekin harreman oso ona zuela, judutarren hilketak ez zituela salatu eta Francisco Francoren altxamendu militarra gurutzada legez babestu zuela.
PPk, PSE-EEk eta Omniak aurka bozkatu zuten. Alderdi popularreko ziengotziak ez zuen bat egin udal teknikariak osatutako txostenarekin eta PSE-EEk eta Omniak adierazi zuten ez zeudela ados gauzatutako prozedurarekin. Izan ere, kaleko zenbait herritar ez dira ados egon aldaketarekin eta, berez, batzuek udalbatzan parte hartu zuten.
Udal Gobernu Taldeak bilera egin zuen kaleko auzokideekin eta azaldu zuen aurkakoak ez ezik, aldaketaren aldekoak ere bazeudela.