Zuin udal aldizkariak jakinarazi du HBO ekoizpen-etxearen “Game of Thrones” telesaioa grabatzen ari direla Ermu Andra Marin, bertako eliza aproposa baita horretarako.
Isilean kudeatu dute dena eta dozenaka langile eta antzezle daude Laudioko kokapenean. Orain arte ez dute ezer zabaldu jendetza ez bertaratzeko.
Bermeon eta Zumaian egon ostean, Laudioko Santa Luzia hautatu dute John Snow, Kaalesi eta gainerako pertsonaien abenturak grabatzeko.
Zuin aldizkariaren ustetan, ekimenak eragin positiboa izango du herriko turismoan, izan ere, antzezleek eta langileek nabarmendu dute Laudioko odolosteen eta txakoliaren kalitatea.