02:30ean gertatu da sutea Laudioko herrigunean, Ibaizabal kalean, alegia, 112 larrialdi zerbitzuen arabera. Anbulantziek eramandako bi herritarrek kea arnastu dute.
Esan bezala, 02:30ak aldera jaso dute abisua suhiltzaileek eta berehala hurbildu dira lekura. Eraikineko balkoian ikusi dute pertsona bat laguntza eske 2. solairuan eta jaitsi dute eskailera mekanikoa erabilita. Horren ostean sutea itzali dute.
Zerbitzu medikuek eraman dute erreskatatutako herritarra egoera baloratu ostean. Hala ere, suhiltzaileek jakinarazi dute ez zegoela larri.
Horrez gain, beste suhiltzaile batek ere kea arnastu du lanean ari zela eta, bada ez bada ere, protokoloa jarraituz, anbulantziak eraman du.
Kalteak
Suhiltzaileek azkar amatatu dute sua, baina bi ordu gehiago egon dira Ibaizabalen ziurtatzeko berriro ez zela piztuko.
Etxebizitzaren egongelak kalteak izan ditu eta alboko etxebizitzan ere kea sartu da.