Urtarrilaren 2an emango dute Leire Larisgoitia laudioarraren “Escuela en tránsito” dokumentala 19:00etan Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean.
Lanak Greziako errefuxiatu siriarren egoera jorratu du eta Donostia 2016 programaren Europa Transit-en barruan egin du. 2016an hainbat dokumental ekoiztu du Leire Larisgoitiak giza eskudeei buruz Donostia 2016rekin elkarlanean.
Gainera, filmak zerikusia dauka azaroko bota bilketarekin. Izan ere, Leire Larisgoitiak eskertu nahi du eskualdeko herritar ugariren laguntza; 6.000 bota pare jaso baitziren. Dagoeneko oinetakoak Tesalonikara eraman dituzte.