Tutoretza pertsonalizatuak eskainiko dizkie Tokiko Garapen Agentziak ostalaritza eta merkataritza sektoreetako bederatzi enpresari, doan. Hala adierazi du Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak. Agentziaren buruak azaldu du “prozesu pertsonal, gradual eta gidatua" eskainiko dutela tutoretzek, hainbat helburu lortzeari begira. Alde batetik, enpresek euren kudeaketa hobetzea izango dute xede, “merkatuan lehiakorrak” izan daitezen.
Beste aldetik, agentziaren helburua izango da baita saltoki edo taberna horiek dituzten “gabezi eta beharrak” detektatzea, etorkizunean egingo dituen ekintzei begira.
Urtarriletik aurrera
Urtarrilean hasiko dira tutoretzak. Hasteko, elkarrizketa eta diagnostiko bana egingo diote enpresa bakoitzari, eta hamabostean behin egingo dituzte tutoretzak.
Arabako Foru Aldudiak emandako diru-laguntza baliatu du agentziak ekimena aurrera ateratzeko.