Uraren ziklo osoa Kantauriko Urkidetzak egin dezan aztertzea eskatu du EAJk

Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 08:16

Laudioko EAJko udal taldeak mozioa prestatu du hurrengo udalbatzan eztabaida dezaten. Horrela, jeltzaleek proposatuko dute uraren kudeaketa osoa uztea (hornidura, banaketa eta saneamendua) Kantauriko Urkidetzaren esku.

Izan ere, EAJk egotzi dio EH Bilduri bere kabuz kontratatzea Edateko Uraren Hornidura Sareko Zerbitzu, Mantentze-lan eta Kontserbaziorako zerbitzua kanpoko enpresa batekin eztabaidarik sustatu gabe.

Laudioko EAJko udal taldeak mozioa prestatu du hurrengo udalbatzan eztabaida dezaten. Horrela, jeltzaleek proposatuko dute uraren kudeaketa osoa uztea (horniketa, banaketa eta saneamendua) Kantauriko Urkidetzaren esku.

Izan ere, EAJk egotzi dio EH Bilduri bere kabuz kontratatzea Edateko Uraren Hornidura Sareko Zerbitzu, Mantentze-lan eta Kontserbaziorako zerbitzua kanpoko enpresa batekin eztabaidarik sustatu gabe.

Horrela, jeltzaleek bi puntu plazaratuko dituzte. Alde batetik, 2017 ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektuan aurrekontu diru sail bat gorde eta izendatzea Laudio udalerrirako uraren ziklo osoa izeneko zerbitzua Kantauriko Urkidetza Uren Partzuergoak (KUUP) prestatzeko bideragarritasun teknikoa eta finantzarioaren gaineko kanpoko azterlanaren erredakziorako.

Bestalde, azterlan hori erredaktatu ostean, Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanen Informazio Batzordean aurkezteko eskatu du Laudio Udaleko talde politiko ezberdinen artean eztabaidatzeko udalerriko uraren ziklo osoa Kantauriko Urkidetza Uren Partzuergoarekin partzuertzeko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide