Prest dago hiri-ekonomiako plan estrategikoa

Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 08:15

Hiri-ekonomiako plan estrategikoa prest dagoela jakinarazi dute udaletik. Ikertalde enpresa arduratu da plana garatzeaz, eta bilera irekia egingo dute laster, herriko merkatari eta ostalariei aurkezteko.

Herriko merkataritza eta ostalaritzaren egoera du hizpide planak. Beste gauza batzuen artean, azaldu egiten du Laudiok “eredu komertzial historiko bat” mantentzen duela, “industriari loturikoa”, eta ez duela jakin “garai berrietara egokitzen”. Hala adierazi du Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak.

Hiri-ekonomiako plan estrategikoa prest dagoela jakinarazi dute udaletik. Ikertalde enpresa arduratu da plana garatzeaz, eta bilera irekia egingo dute laster, herriko merkatari eta ostalariei aurkezteko.

Herriko merkataritza eta ostalaritzaren egoera du hizpide planak. Beste gauza batzuen artean, azaldu egiten du Laudiok “eredu komertzial historiko bat” mantentzen duela, “industriari loturikoa”, eta ez duela jakin “garai berrietara egokitzen”. Hala adierazi du Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak.

Diagnostikoak zehaztu egiten du baita “gastua banatzeko joera berriak” daudela, “online bidezko salmenta” kasu. Hortaz gain, “gazteen gustu eta ohituretan aldaketak” ere eman direla planteatzen du txostenak. Merkatari eta ostalarien artean “joera pesimista bat” gailendu dela aipatzen du baita diagnostikoak.

Hainbat proiektu proposamen

Martinez Cerrillok nabarmendu du planak baduela bertute bat: “diagnostiko huts bat egitetik harago, aurrera begirako hainbat plantemendu ere egiten dituela”.

Bost ildo proposatzen ditu horretarako:

Laudio naiz”: Tokiko bezeroekin hurbiltasuna lortzea izango luke helburu, “komunitate enfonke bat lortzeari begira”.

Laudio, Aiaraldeko ataria”: Aiaraldea “zerbait gehiagoren sarrera gisa” aurkeztea izango litzateke planteamendu honen xedea. “Laudio baliteke oso turistikoa ez izatea, baina Aiaraldearen sarrera gisa saldu ahalko litzaieke turistei eta Bilbotik datozen txangozaleei”, adierazi du Martinez Cerrillok, “txostenak dio bi uren artean dagoela Laudio, Bilbo eta Aiarako Haranaren artean, eta horretaz baliatzea proposatzen du planak”.

Laudio dibertigarria”: Egutegi bat osatzea proposatzen da, ekintzak gauzateko asteburu zehatzekin, “aisialdi kulturala saltoki eta tabernen jarduerarekin uztartuta”.

Laudio berriztatua”: Hiri-espazioaren antolamendu egoki bat egitea planteatzen da.

Bid Laudio”: Ogasun erreforma ugari planteatzen ditu “elkarlan publiko-pribatua” sustatzeari begira. Ogasunak merkataritzatik lortzen duen dirua merkataritza ekintzetara bideratzea ahalbidetuko lukete erreforma horiek, “saltokiak merkatal elkarteen barruan egon edo ez”.

Martinez Cerrillok adierazi du txostenak planteatzen dituen ideia horiek guztiak kontuan izango dituztela datozen urteetan udalak egingo dituen jarduerei begira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide